Gizartea -

Bizkaia

Deskarga elektrikoa jasota hil da, enpresa batean lapurretan ari zela

Gertakaria Babcock Power konpainiak Trapagaranen duen fabrikan jazo da. Biktimak 21 urte zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko gazte bat hil da gaur, Trapagarango Babcock Power enpresan lapurretan ari zela deskarga elektriko bat jaso eta gero, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Gertakaria 11:00ak inguruan jazo da. Ertzaintzak abisu bat jaso du, pertsona bat bihotzekoa emanda Barakaldoko San Eloy ospitalera eraman dutela eta bertan hil egin dela esanez. Antza, biktima beste lagun batekin batera aipatu fabrikan sartu da, lapurtzeko asmoarekin, eta deskarga elektriko bat jasan du. Hori da orain arte jakinarazi duten bakarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea