Gizartea -
Gotzain-batzarra
Estatuari milaka milioi euro aurrezten dizkiola esan du Elizak
Eliza Katolikoan inbertitzen den euro bakoitza 2,73 aldiz biderkatuta itzultzen dio gizarteari, Espainiako Gotzain-batzarrak azaldu du duenez.
Erredakzioa
Elizaren ekintzak (pastorala, kulturala, hezkuntzan) Estatuari 30.000 milioi euro aurrezten dizkiola esan zutenean, "kirtenkeriarik izan ez" zela adierazi du gaur Espainiako Gotzain-batzarrak, hala ere, aurrezten den kopuruari buruz "zifra magikorik" ematea baztertu dute.
Horrela, Eliza Katolikoan inbertitzen den euro bakoitza 2,73 aldiz biderkatuta itzultzen dio gizarteari, Gotzain-batzarraren hitzetan.
2008ko ekitaldiari dagokion Memoria aurkeztu du gaur Fernando Jimenez Barriocanal Espainiako Gotzain-batzarreko (CEE) gerenteak.
Elizak hezkuntza arloan, 6.041 zentro katolikoetan (kontzertatuak barne), egindako lanak Estatuari 4.148 milioi euro aurrezten dizkiola azaltzen du Memoriak.
Gainera, Elizak bere ondarearen bidez turismo kulturalari egiten dion ekarpenarekin mozkinen heren bat lortzen duela "esatea handiustea ez" dela erantsi du Jimenez Barriocanalek, Espainian diren hiru monumentu bakoitzeko bat Elizarena delako.