Itxi

Gizartea

Florida (AEB)

Pablo Ibarren epaiketa aurreko beste saio bat, gaur

Agentziak | Erredakzioa

Lekuko baten testigantza bertan behera uzten saiatuko da euskal jatorriko presoaren defentsa.

  • Pablo Ibar. EFE

    Ibar, saio batean. EFE

Pablo Ibarren auziarekin lotuta, epaiketa aurreko beste saio bat egingo dute ostegun honetan Miamiko Broward County epaitegian (Florida, AEB). Bertan aldeek froga eta dokumentu berriak, edukitzekotan, aurkeztuko dituzte aldeek, eta epaiketaren antolaketaren inguruak aztertuko dituzte.

Andres Krakenberger Pablo Ibar Heriotza Zigorraren kontrako Elkarteko presidenteak gogorarazi duenez, aurreko epaiketan lekuko izan zen gizon baten testigantza bertan behera saiatuko da defentsa.

Irailaren 20an egin zuten saioan Ronald Fisher aditu psikologoari deklarazioa hartuko ziotela adostu zuten aldeek. Arazoaren 3rako aurreikusita dagoen saio horretan Fisherren deklarazioa entzungo du epaileak, eta Gary Foy lekukoaren testigantza onartu edo ez ebatzi beharko du.

Foy biktimetako baten auzokoa zen. Ibar heriotza-zigorrera kondenatu zuen epaiketan esan zuenez, bi gizonezko ikusi zituen biktimaren etxetik ateratzen, hilketaren biharamunera. Horietako bat Ibar ei zen, Foyren hitzetan.

Fisher psikologoak bere deklarazioan adierazi zuenez, ordea, Poliziak erabilitako prozedurek eragin psikologikoa izan zuten Foyrengan, eta Ibar "identifikatzea iradoki" zioten.

Osteguneko saioa laburra izango da, Krakenbergerren esanetan. Gary Foyren testigantza bertan behera uzten eta Ibarren espetxe egoera hobetzen saiatuko da defentsa.

 

entsa.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena