Gizartea -
Katalunia
Espetxera bidali dute emakume bat bortxatu eta zauritu duen presoa
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak behin-behineko kartzelaldia agindu du Tomas Pardo bortxatzailearentzat, komunikatua eta bermerik gabea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bartzelonako Rubi udalerriko 6. instrukzio epaitegiko epaileak behin-behineko kartzelaldia agindu du Tomas Pardo "Martorellgo bortxatzailea' izenaz ezaguna den gizonarentzat, espetxe-baimen bat baliatuta joan den larunbatean emakume bat bahitu, bortxatu eta hiltzen saiatzea egotzita.
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak behin-behineko kartzelaldia agindu du Tomas Pardo bortxatzailearentzat, komunikatua eta bermerik gabea. Halaber, epaileak legez kanpoko atxikitzea, indarkeriaz egindako lapurreta, sexu-erasoa, iruzurra eta hilketa saiakera delituak leporatu dizkio.
45 urteko gizonezkoa 26 urteko kartzela-zigorra betetzen ari da Lleidako Ponent kartzelan, beste emakume bat bahitu, bortxatu eta hiltzen saiatzeagatik. Hiru eguneko espetxe-baimenaz gozatzen ari zen larunbatean erasoa egin zuenean.
________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.