Gizartea -
Protesta
A-8ko bidesariaren aurka protestatu dute Durangaldean
Protesta-ekimena errepikatuko dute Durangaldean eta Lea-Artibain hil bakoitzeko lehen larunbatean, errepide hori doan erabili ahal izan dadin.
Agentziak | Erredakzioa
Ehun bat ibilgailuk Durangaldeko lau udalerri zeharkatu dituzte ordu batez larunbat honetan, A-8 autobidea Bizkaian doakoa izan dadila eskatzeko.
A-8 Peajerik Ez plataformak deituta egin da protesta, eta hemendik aurrera gauza bera egiteko asmoa dute Durangaldean eta Lea-Artibain hil bakoitzeko lehen larunbatean, errepide hori doan erabili ahal izan dadin.
Juan Carlos Poderoso plataformako bozeramaileak azaldu duenez, Durangon ekin diote ibilbideari auto-ilaran parte hartu duten ehun bat autok eta Durango, Iurreta, Abadiño eta Elorrioko herriguneetatik igaro ondoren hasierako puntura itzuli dira, doan erabil daitekeen errepideko adar berria erabilita.
Poderosoren aburuz, bidesariaren ordainketaren kontrako "borroka" epe luzera begirakoa da, baina sinetsita azaldu da plataformak bere aldarrikapeneni eusten badie, azkenean lortuko dutela autobidea erabiltzegatiko ordainketa kentzea.
Elkartearen bozeramaileak Bizkaiko Foru Aldundia kritikatu du esanez Aldundiak bide horretatik 31 milioi euro biltzen dituela.