Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Hiru gizon atxilotuta, bikotekideak jotzeagatik Barakaldon eta Bilbon

Lehen erasoa pasadan asteazkenean jazo zen Barakaldoko etxe batean eta beste biak Bizkaiko hiriburuan. Atxilotutako gizonek 34, 42 eta 22 urte zituzten, hurrenez hurren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu bere bikotekideak jotzea egotzita Barakaldon eta Bilbon. Gizonetako bat bere bikotekidearen ika-mikan ibili ostean, bortxatzen saiatu zen, Eusko Jaurlaritzako Barne sailak aditzera eman duenez.

Lehen erasoa pasadan asteazkenean jazo zen Barakaldoko etxe batean. Banantzen ari zen bikote bat ika-mikan hasi zen, gizonezkoak iletik tira egin zion emakumeari eta burukada bat eman zion. Iraindu eta jipoitu ostean, gainera,&' || 'nbsp; emakumeari sexu abusuak egiten saiatu zen.

Bikotekidea bera erasotzeagatik salatzera joan zenean, 34 urteko ustezko erasotzailea atxilotu zuten polizia-etxean bertan.

Bestalde, 42 urteko gizon bat atxilotu zuten asteazkenean bere bikotekidea jotzea leporatuta. Bikotearen etxean jazo zen erasoa eta ospitalera eraman behar izan zuten biktima.

Egun berean, 22 urteko beste gizon bat atxilotu zuten bere bikotekidea jotzeagatik eta sudurrean burukada bat emateagatik. Bikotea Bizkaiko hiriburuko hotel batean ostatu hartuta zeuden eta anbulantzian eraman behar izan zuten emakumea ospitalera.

Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako arreta telefonoa:&' || 'nbsp;016.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea