Gizartea -
Errefuxiatuak
CEAR batzordeak errefuxiatuentzat 50 bizileku kudeatuko ditu Nafarroan
Gurutze Gorriak dagoeneko beste 60 pertsonarentzako tokia eskaintzen du.
Agentziak | Erredakzioa
Errefuxiatuen Laguntzarako Espainiako Batzordeak (CEAR) Nafarroan 50 errefuxiatu hartzeko hitzarmena sinatu du. Gurutze Gorriak dagoeneko beste 60 pertsonarentzako tokia eskaintzen du.
Miguel Laparra Nafarroako Gobernuako Giza Eskubideetako presidenteordeak eta Estrella Galan CEAR batzordeko idazkari orokorrak sinatu dute akordioa. Horren arabera, Nasuvinsa enpresa publikoak sei etxebizitza utziko ditu urtebetez alokatzeko, hiru urtera luzatzeko aukerarekin.
Hala, plaza berrien beharrei erantzungo die ia erabat. Hortaz, CEAR erakundeko beste 20ak merkatu libreko etxebizitzetan kokatuko dituztela esan du Laparrak. Era berean, batzordeak Nafarroan duen garrantzia baloratzeaz gain, errefuxiatuei laguntzen daraman denbora luzea azpimarratu du.