Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
14 urteko neskato bati sexu abusuak egin dizkiote Iruñean
Ustezko erasotzailea, 21 urteko gizonezkoa, atxilotu dute. Foruzaingoaren aurrean aurkeztutako salaketa baten ondoren egin dute atxiloketa.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
14 urteko neskato bati sexu abusuak egin dizkiote Iruñean, eta Foruzaingoak 21 urteko gizonezko bat atxilotu dute gertaerarekin lotura duelakoan.
Foruzaingoak zabaldutako informazioaren arabera, Iruñeko polizia-etxe nagusiaren aurrean aurkeztutako salaketa baten ondoren atxilotu dute gizonezkoa.
Ustezko erasotzaileak aurrekariak ditu hainbat deliturengatik. Foruzaingoak bere etxean atxilotu zuen ustezko erasotzailea eta atxiloketaren unean etxe berean zegoen 14 urteko neskatoa ere. Atxilotuak Iruñeko 1. instrukzio epaitegiko epailearen aurrean deklaratu beharko du.
Foruzaingoak azpimarratu du delitua dela 16 urtetik beherako pertsona batekin sexu harremanak izatea, nahiz eta adingabeak baimendutakoak izan.
---
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.