Gizartea -
Berangon
Leihotik salto egin nahi zuen kanporaketa agindua jaso ostean
Ertzaintzako agenteek jatorriz kubatarra den gizonak bigarren solairuko pisu batetik salto egitean ekidin du. Etxean giltzapetu da eta gainontzeko maizterrei ez zien sartzen uzten.
Erredakzioa
Ertzaintzak jatorriz kubatarra den gizon batek leihotik salto egitea ekidin du, Berangon, herrialdetik kanporatzeko agindua jaso ostean.
Partikular batek Ertzaintzari deitu dio, gizon bat etxean giltzapetu eta beste maizterrei sartzen uzten ez ziela adieraziz. Gizonak leihotik salto egitearekin mehatxu egin dio Poliziari.
Agenteekin hitz egin ostean, gizonak amore eman du eta Gurutzetako ospitalera eraman dute aztoraturik baitzegoen. Etxebizitza arakatu ostean, hainbat dokumentuen artean herrialdetik kanporatzeko agindua aurkitu dute.