Gizartea -

Lasterketa

Abian da Behobia-Donostia lasterketaren 52. edizioa

31.000 korrikalari baino gehiagok eman dute izena, historiako bigarren parte-hartze jendetsuena.

Behobia-Donostia lasterketa. Artxiboko argazkia
Behobia-Donostia lasterketa. Artxiboko argazkia
Behobia-Donostia lasterketa. Artxiboko argazkia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguraldiaren iragarpen kaxkarra bete den arren, milaka lagun irten dira gaur kalera Behobia-Donostia lasterketaren edizio berri batez gozatzeko. Ibilbidea aurreko edizioetako bera da, eta, horrez gain, bi anoa-postu berri jarri dituzte, jateko solidoak eskaintzeko.

31.000 korrikalari baino gehiagok eman dute izena lasterketa, historiako bigarren parte-hartze jendetsuena. Lehen atletak 10:00etan abiatu dira Behobiatik, eta jarraitzaile asko daude Donostiako Boulevardeko helmugan zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Behobia-Donostia lasterketa Donostia bideoak Gizartea Eguneko albisteak