Gizartea -

"Gogoz biziz"

Euriak ez du hondatu Araba Euskarazen XXX. edizioa

Aurten Lautada Ikastola izan da antolatzailea. Jaiak hiru kilometro baino gehiagoko ibilbidea izan du eta lau guneetan adin eta gustu guztientzako ekintzak izan dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Agurainek Araba Euskara ospatu du, "Gogoz biziz" lemapean. Arabako ikastolen jaiaren XXX. edizioa izan da aurtengoa.

Aurten antolatzailea Lautada Ikastola eta aurten lortu duten dirua ikastola horren eraikina ordaintzeko erabiliko da.

Xabier Agirre Arabako Diputatu Orokorra eta iñaki Bereza Aguraineko alkateak ibilbidea inauguratu dute.

Jaiak hiru kilometro baino gehiagoko ibilbidea izan du eta lau guneetan zehar adin eta gustu guztientzako ekintzak izan dira.

Bigarren gunean, 14:00etatik aurrera, Harresian Zulo taldeak Gasteizko eta Senegaleko musiken nahasketa zabaldu du. Gune berean, baina, 15:30ean, Malatu taldea aritu da eta 17:00etan, Joselu Anaiak.

Gainerako kontzertu guztiak laugarren gunean egon dira. Han, 11:00etan Los beltzas punk taldeak jo du eta 12:00etan Laiak. Ordu eta erdi geroago, 13:30ean, hain zuzen, 121 Krew-k euskal rapa landuko du eta 15:00etan Betagarrin kontzertuari hasiera eman zaio. Gune honetako azken zuzenekoa Sexty Sexers talde nafarrak eskaini du.

Horretaz gain, Araba Euskaraz ’10 ediziorako diseinatutako logotipoak ibilbide bat irudikatzen du. Duela 25 urte, 1985. urtean, egindako edizioa ekartzen du gogora eta ordutik egindako ibilbidea. Beste aldetik gezien bitartez mugimendua transmititu nahi da eta, joku batean, ikus daitezkeen a eta e hizkiak, Araba Euskaraz, Agurain Euskaraz adierazten dute.

"Gogo biziz" lema, sortu berri den Lautada Ikastolak egun bizi duen garaia oso ondo islatzen duelako aukeratu da baita ikastolen proiektua aurrera ateratzeko ilusioa ere. Araba Euskaraz inflexio-puntua izatea nahi da taldea sendotze bidean eta baita indar metaketan ere.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo sailek Done Jakue Bidearen Euskadiko ibilbideak euskal gizartean zabaltzea eta horri buruz sentsibilizatu nahi dute, 2010 Done Jakue Bidearen urtea dela aprobetxatuz.

Horrela, Erdi Arotik gaur arte "denboran ibiltzeko" jolasa eszenaratuko da, kaleko antzerki gisa, Araba Euskaraz festa egiteko Agurainen prestatu den ibilbidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea