Gizartea -

Kulturarteko proiektua

Arabako 27 familiak egin dute bat 'Bizilagunak' ekimenarekin

93 bazkari antolatu dituzte gaur, 'kulturen arteko aurreiritziak eta estereotipoak' bertan behera uzteko asmoz.

'Bizilagunak' ekimenaren bazkariak egin dituzte. Argazkia: EiTB
'Bizilagunak' ekimenaren bazkariak egin dituzte. Argazkia: EiTB
'Bizilagunak' ekimenaren bazkariak egin dituzte. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aiarako zein Kanpezuko Taldeek eta Arabako Lautadak bat egin dute lehen aldiz kulturen arteko bizikidetzarako 'Bizilagunak, la familia de al lado (alboko familia)' ekimenarekin. 721 pertsonak eta 227 familiak izena eman dute gaur, azaroak 13, antolatutako 93 bazkarietan, "kulturen arteko aurreiritziak eta estereotipoak" suntsitzeko asmoz.

CEAR-Euskadik antolatu du jarduera, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan. Kultura desberdinetako pertsonen, errefuxiatuen, migratzaileen eta bertakoen arteko laguntasuna bultzatu nahi dute, familien arteko bazkarien bidez.

Beraz, bi familia, bertakoa bata eta errefuxiatua edo migratzailea bestea, etxe batean biltzen dira elkar ezagutu, eta zurrumurru xenofoboak sendotzen dituzten aurreiritziak bertan behera uzteko.

Bertako familiez gain, kanpoko herrialdeetako jendeak ere parte hartu du: Maroko, Ekialdeko Sahara, Dominikar Errepublika, Ekuador, Portugal, Ukraina, Kuba, Senegal eta Italia, besteak beste.

Getxon ere bai

Getxon ere zenbait bazkari antolatu dituzte, bertako eta atzerriko familien artean, 'Bizilagunak, la familia de al lado' ekimenaren baitan.

Getxoko Udalak, Egizu Getxo Euskaldun Getxoko Etorkinen plataformak, Ibilki elkarteak eta familiak (tartean Manuel Lezertua Arartekoarena) elkarlanean bultzatutako proposamenaren arabera, jakiak elkarbanatzeaz gain, elkar ezagutu eta "errealitateen eta esperientzien" inguruan solasean aritzeko aukera dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Getxo argazkiak Migrazioa Europa Araba Gizartea Albisteak Errefuxiatuak Arabako Foru Aldundia albisteak Arabako Mendialdeko azken ordukoak