Gizartea -
Jazoera
Emakume bat larri zauritu da Iruñean auto batek harrapatuta
Gidariak ihes egin du, baina Udaltzaingoak laster identifikatuko omen du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
85 urteko emakumezko bat larri zauritu da Iruñean, auto batek harrapatuta, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
Errotazar kaleko oinezkoen pasabidean, San Pedroko Monasterio Zaharretik gertu, jazo da ezbeharra. Autoak gogor galgatu izanaren arrasto handia utzi du errepidean, baina ezin izan du emakumea harrapatzea saihestu. Oinezkoa harrapatu ondoren, baina, gidariak ihes egin du.
Udaltzaingoak argitu duenez, Argiketa taldeak ikerketa abiatu du, eta gidaria laster identifikatuko dute, lekukoen testigantzei esker. Udaltzaingoak, baina, herritarren laguntza eskatu du iheslaria lehenbailehen identifikatu ahal izateko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea