Gizartea -
Huesca
Bi euskal mendizale erreskatatu dituzte Aguerri Gailurrean
Gailurreko tontorretik hurbil aurkitu dituzte mendizale biak, lanbro artean iparra galduta ibili ostean eta Gabarnitoko babeslekura eraman dituzte.
Erredakzioa
Euskal mendizale bi galdu dira Aguerri Gailurrean lanbroaren eraginez Huescako udalerri batean, iragan den gauean atera dituzte.
Atzo, larunbata, 14:30ean emaniko abisu batek bost pertsona desbideratuta zeudela jakinarazi zuen. Gutxira, bost pertsona hauetariko hiru Gabarnito babeslekuan zeudela jakin zen, Huescako Gobernuko azpiordezkariak esan duenez.
Batetik 42 urteko eta Aramayonako (Araba) Antxon A.A eta bestetik 33 urteko eta Soraluzen (Gipuzkoa) helbideratutako Gorka Z.E. mendizaleei emaniko laguntza iragan den gaueko 23:00etan bukatu da.
Gailurreko tontorretik hurbil aurkitu dituzte mendizale biak, lanbro artean iparra galduta ibili ostean eta Gabarnitoko babeslekura eraman dituzte.