Gizartea -

Indarkeria matxista

17 urteko kartzela-zigorra ezarri diote alaba bortxatu zuen gizon bati

Gertaerak Castellon jazo ziren, baina biktima Gasteizen bizi da. Neskatoak eskolan egindako idazlan batean kontatu zuen gertatutakoa eta ikerketa abiarazi zuten.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizonezko bati, Castellon, familiaren etxean, alaba adingabea jipoitu eta bortxatzeagatik.

Auzipetuak egindakoa aitortu du eta fiskalak eta defentsak zigorra adostu dute. Horrez gain, fiskalak 30.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du, biktimari eragindako kalte moralagatik.

Epaiketan, besteak beste, neskatoak, haren amak eta irakasleak deklaratu dute; izan ere, adingabeak eskolan egindako idazlan batean kontatu zuen aitak bortxatu egin zuela eta irakasleak alarma abisua eman zuen.

Erasotzailearentzat 37 urteko espetxealdia eskatzen zuten, adingabe bati sexu-abusuak egiteagatik, tratu txarrak eragiteagatik eta bi bortxaketa egiteagatik.

Erasoak 2010eko uztailean hasi ziren familiak Almasora (Castellon) herrian zuen etxebizitzan. 9 urte zituen biktimak.

Gizonezkoak, “bere sexu nahia asetzeko asmoz”, emaztea eta gainerako semeak etxean ez zeudela baliatu zuen, alaba bi aldiz bortxatzeko.

Fiskalaren arabera, neskatoak ez zion aitari aurre egiten, “hark eragiten zion beldurragatik paralizatuta gelditzen zelako”.

2013ko apirilean, familia Gasteizera joan zen bizitzera, eta 2014ko urrian, aitak bortxatu egin zuela kontatu zion neskatoak bere irakasleari idazlan baten bidez.

Aitaren sexu gehiegikerien eta indarkeriaren ondorioz, neskatila tratamenduan dago arazo psikologikoak dituelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gizartea bideoak Gasteiz berriak Eguneko albisteak