Gizartea -

Indarkeria matxista

Leioako sexu erasoaren harira atxilotutakoa ez da agertu epaitegian

Epaileak karguekin aske utzi zuen, baina noizbehinka epaitegira joateko beharra ezarri zion.

Leioako sexu erasoaren aurka egindako elkarretaratze bat. EiTB
Leioako sexu erasoaren aurka egindako elkarretaratze bat. EiTB
Leioako sexu erasoaren aurka egindako elkarretaratze bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leioan (Bizkaia) 14 urteko neska batek jasandako sexu erasoaren harira atxilotutako 18 urteko mutila ez da agertu epailearen aurrean. Epaileak karguekin aske utzi zuen, baina noizbehinka epaitegira joateko beharrarekin.

Horren ildotik, Bizkaiko Aldundiak esan du mutila "desagertu" egin dela, baina gogorarazi du horren zaintza ez dela bere ardura, adin nagusia baita.

Foru erakundearen esanetan, mutila boluntario izan zen Aldundiaren gizarteratze programa batean, baina orain desagertuta dago. "Harekin harremanetan jartzen saiatu gara, baina ez dugunez lortu, baja eman diogu", azaldu du Elena Unzueta bozeramaileak.

Horren harira, pertsona horren zaintza epaileak duela ohartarazi du, horrek utzi zuelako aske.

Juan Calparsoro EAEko fiskalburua ere gai horri buruz mintzatu da gaur, Radio Euskadin, eta gaztea epaitegian agertu ez izana "kezkagarria" dela iritzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Azken ordukoa Bizkaia EAE Leioa albisteak