Gizartea -
Sutea
Emakume bat artatu behar izan dute Pasaian izandako sute batean
Lezobidea kaleko etxebizitza bateko balkoian piztu da sua, eta, ondorioz, txakur bat hil da eta emakume batek antsietate krisia izan du. Suak kalteak eragin ditu eraikinaren fatxadan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Emakume bat artatu behar izan dute gaur Pasaian, etxebizitza bateko balkoian sutea piztu ondoren. Emakumeak antsietate krisia izan du, eta osasun langileen laguntza behar izan du.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sua 07:10 inguruan piztu da Pasaiako Lezobidea kaleko etxebizitza batean.
Suaren ondorioz, ke-laino handia sortu da, eta kalteak eragin ditu fatxadan eta sukaldean.
Gainera, su hartu duen etxebizitzako balkoian zegoen txakurra hil egin da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea