Gizartea -
CCOO-ren Salaketa
Euskal Autonomia Erkidegoan NANa egiteko 'arazo larriak' daude
Sindikatuaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bulegoetan 2017ko urtarrilerako hitzorduak ematen ari dira.
Agentziak | Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoan Espainiako nortasun agiria (NAN) egiteko hitzorduak 2017ko urtarrilean ematen ari direla salatu du CCOO sindikatuak.
"Martxotik ari gara ohartarazten bulegoak gainezka daudela eta bataz beste bi hilabete itxaron behar dela NANa eskatzeko edo berritzeko; Madrilen hasi zen kaosa Estatu osora zabaldu da eta hori aurreikustea ez zen oso zaila", kritikatu du CCOOk ohar baten bidez.
EAEri dagokionez, sindikatuaren arabera, Gasteizko eta Bizkaiko zenbait bulegotan (Barakaldo, Getxo eta Basauri) 2017ko urtarrilaren 16rako hitzorduak ematen dituzte, baita Irunen ere; Donostian, berriz, urtarrilaren 10erako.