Gizartea -
Gertaera
Bi atxilotu Melillan, ito beharrean zegoen haurtxo bat zeramatela
Atxilotutakoak bi emakume dira, eta hil bat baino gutxiago daukan haur bat poltsa baten barruan zeramaten ezkutatuta, Marokoko muga pasatzeko asmoz.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibilak bi emakume atxilotu ditu Melillan, Marokoko muga pasatzeko ahaleginean, poltsa baten barruan ezkutatuta zegoen eta itotzeko zantzuak zituen haurtxo bat zeramatela.
Joan zen asteartean atzeman zituzten, eta zorroa zeraman emakumea espetxera bidali dute.
Gertaera 13:00ak aldera jazo zen, Beni-Enzar izena duen oinezkoen sarbidean. Une horretan guardia zibil bat emakume horiek zeramaten poltsak ari zen ikuskatzen, eta horietako batean haurtxo bat aurkitu zuen manta batean bilduta. Handik atera zuen itolarri zantzuak baitzituen, eta botaka egin zuen agentearen soinean.
Haurra ondo dago, eta hiri autonomoko gizarte zerbitzuen esku geratu da.
Poltsa zeraman emakumeak 31 urte zituen eta Melillan bizi da. Haren batera zihoanak, berriz, 27 ditu eta Marokon bizi da.
Azken horrek esan zuenez, bera da umetxoaren ama, eta erakutsi zuen jaiotza-agiriaren arabera haurra espainiarra da. Guardia Zibilak DNA probak egingo ditu esandakoak egiaztatzeko.
Emakume biak epailearen aurrera eraman zituzten atzo, eta espetxeratu egin zuen haurtxoa zeramana.