Gizartea -

1909an sortu zuten

'Titanikeko autoa' Espainian berriztatuko dute

Ibilgailua New Yorketik Londresera eramango zuten Titanic barruan, baina hondoratzearen ostean, ontzi biki batean garraiatu zuten. Bartzelonan aurkeztuko dute 2012an, Titanic-en mendeurrena dela eta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Titanikeko autoa'' deituriko ibilgailua, munduko zaharrenetarikoa, Espainian berriztatuko dute.

Autoa orain Alemanian dagoen arren, gutxi barru Madrilera eramango dute, konpondu eta berriz jendaurrean aurkezteko asmoarekin, 2012. urtean Titanic-en Mendeurrena dela eta. Aurkezpena Bartzelonan egingo dute, Itsas Museoko makro erakusketan.

Autoa 1909. urtean fabrikautako ''Brush'' modeloa da. AEBetan arrakasta handia izan ondoren, Londresera eramango zuten Titanic-ean, 1912. urtean, baina hondoratzearen ostean, autoa Olympic ontzian garraiatu zuten (Titanic-en konpainia bereko ontzi bikia).

Jesus Ferreiro Titanic Fundazioaren presidenteak adierazi duenez, Gipuzkoa, Bartzelonako eta Vigoko hainbat tailer berezituen eskaintzak jaso ostean, Madrilgo Micropolix haurrei zuzendutako parke tematikoan egingo dute konponketa.

Bederatzi hilabetetan zehar, Micropolixera hurbiltzen diren haurrak auto ospetsuaren berrizketa prozesuaren lekuko izango dira.

Alanson Patrick Brush Cadillac-aren diseinatzaileak William bere anaiarekin batera sortu zuen bi lagunentzako autoa, egurrezko karrozeria eta hagunekin. Ibilgailuari indargetzailean malgukiak jarri zizkioten, aurrerapena izan zen, garai horretan ohikoa baleztak baitziren.

''Titanic-eko autoak'' 39 Km/h abiadura lortu dezake eta 369 kilo pisatzen ditu. 1912. urtean, salmentan jarri zutenean, 639 dolar balio zituen, baina gaur egun, salmentan jarriz gero bere balioa askoz altuagoa izango litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea