Gizartea -

Nafarroa

Vianan perdigoikada batez gazte bat hil zuen mutilak zigorra onartu du

2015eko uztailaren 23an jazo zen ezbeharra. Biktimaren lagunak karabina batekin jolasean zeudela, 15 urteko gaztea perdigoikada batez hil zen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015ean Vianan perdigoikada batez hildako gaztearen kasuarekin lotuta ikertutako mutikoak Nafarroako Auzitegiak ezarri dion zigorra onartu du ostiral honetan, azaroak 18. Ildo horretatik, egindakoaz ohartarazteko neurriak ezarri dizkio epaileak. Gainera,  armen erabilera eta segurtasunari buruzko ikastaro bat egin beharko du, hiru hilabetez.

Ministerio Fiskalak, akusazio partikularrak eta defentsak lortu duten akordioari esker, arduragabekeriazko homizidio delitu arindua egin zuelakoan epaituko dute mutikoa.

Beste alde batetik, 16 urteko mutikoari armak erabiltzeko baimena kendu diote 2018ra arte, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

2015eko uztailaren 23an jazo zen ezbeharra. Biktimaren lagunak karabina batekin jolasean zeudela, 15 urteko gaztea perdigoikada batez hil zen.

Epaiketa ostiral honetan hasi den arren, astelehenean kalte-ordainak finkatu beharko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Gizartea Viana bideoak Gaurko azken orduko albistea