Gizartea -

Nafarroa

Iruñean adinekoei osteko modu berri bat erabili dutela ohartarazi dute

Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du, inguruetan bitxi denda bat irekitzeko asmoa zuela esanez etxebizitzetan bitxiak ostu izana egotzita.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak adinekoen etxebizitzetan hainbat lapurreta izan direla ohartarazi du. Joan den astean pertsona bat atxilotu zuten horrelako hiru lapurreta egin izana egotzita. Dirudienez, lapurrak bitxi denda berri bat irekitzeko asmoa zuela esanez engainatzen zituen adinekoak bitxiak osteko.

Inguruko lokal batean bitxi denda bat jartzeko asmoa zuela esanez joaten omen zen atxilotu duten susmagarri hori biktimen etxeetara, eta balioko ondasunak erakusteko esaten zien, erosteko eskaintza bat egiteko.

Udaltzaingoaren arabera, lapurrak denboratxoa ematen zuen adinekoekin haien etxeetan hizketan, eta, gero, alde egiten zuen. Orduan ohartzen ziren biktimak bitxi gehienak falta zituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Albisteak Nafarroa Delituak bideoak Gizartea bideoak