Gizartea -

2009ko datuak

Jaiotze-tasa % 5 jaitsi da, 10 urtean lehen aldiz

Emakume atzerritarren jaiotze kopuruak % 6 behera egin duela azpimarratu du Espainiako Estatistika Institutuak, hain zuzen, 1,81 seme-alaba zituzten 2008an eta iaz 1,69.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaiotze kopurua 10 urtean lehen aldiz behera egin du Espainian. Jaiotze-tasa % 5 jaitsi da 2009an,-% 11,37tik % 10,73ra, Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako datuen arabera.

Emakume atzerritarren jaiotze-tasa % 6 jaitsi dela azpimarratu du Espainiako Estatistika Institutuak, hain zuzen, 1,81 seme-alaba zituzten 2008an eta iaz 1,69. Espainiar nazionalitateko emakumeek ere seme-alaba gutxiago dituzte, 1,38 seme-alabetatik 1,33ra igaro dira.

Asturietako Printzerria da jaiotze-tasa igo den autonomia erkidego bakarra, dena den, Espainiako jaiotze-tasa baxuena duena da, Gaztela eta Leonekin eta Galiziarekin batera.

Murtzia, Madrileko Erkidegoa, Katalunia, Andaluzia, Balearrak eta Nafarroa Espainiako batez bestekoaren gainetik daude, guztiak % 11a gainditzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea