Gizartea -

Garraio berezia

Megakamioiak datozen egunetan jasoko du Nafarroan ibiltzeko baimena

Nafarroako Foru Gobernuak ziurtatu duenez, baimena emateko prozesua erritmo onean doa.

Kamioia 100 metro luze da. Argazkia: EFE
Kamioia 100 metro luze da. Argazkia: EFE
Kamioia 100 metro luze da. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 15ean Pasaiatik abiatu zen eta Zangoza helmuga duen megakamioiak Etzegaraten jarraitzen du, Nafarroako errepideetatik ibiltzeko baimenen zain. Manu Ayerdi Nafarroako Foru Gobernuko Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak gaur ziurtatu duenez, baimena emateko prozesua "erritmo onean doa".

Ser irrati kateari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, megakamioiak "egun gutxiren" buruan jasoko du baimena. Aldi berean, ziurtatu du ez duela uste megakamioia geldirik egotea eguneko 45.000 euro kostatzen denik.

Kamioia 94,81 metro luze eta 6,54 metro zabal da eta 514,4 tonako pisua du. Garraio berezia izaki, Foru Gobernuak ikerketa zehatza egin eta aldeko txostena egin behar du.

"Korapiloa askatzen ari gara" adierazi du Ayerdik. Gaineratu duenez, Herri-Lanen Sailak onartu behar du megakamioia Nafarroan ibiltzea ahalbideratuko duen nahitaezko txostena, eta atzo garraiolariari zenbait berme eskatu omen zizkieten.

Ayerdiren esanetan, "Gobernuak egin behar duena egin behar du" megakamioia "berme guztiekin" helmugara iristeko. "Eta horretarako lanean ari gara", zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Albisteak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua albisteak