Gizartea -
Aho batez
Kongresua, Tabakoaren aurkako Legearen erreforma tramitatzearen alde
Dena den, talde gehienek zuzenketak iragarri dituzte, egungo legeari egokitzeko lanak egin zituzten tabernei ordaintzea proposatuz.
Erredakzioa
Kongresuko talde parlamentario guztiek aho batez babestu dute Tabakoaren aurkako Legearen tramitazioa onartzea. Horrela, orain arte bezala, toki itxi guztietan erretzeko debekuaren alde agertu dira.
Dena den, talde gehienek zuzenketak iragarri dituzte, egungo legeari egokitzeko lanak egin zituzten tabernei ordaintzea proposatuz.
Kongresuaren osoko bilkura bukatu ostean, Trinidad Jimenez Osasun ministroa taldeek erakutsitako babesagatik pozik agertu da eta 2011ko urtarrilaren 1ean ezarri bezala, erreforma indarrean egotea espero duela adierazi du.
Espainiako toki itxi guztietan erretzea debekatzea du helburu proposamenak. Toki irekietan ,berriz, tabakoa erretzeko aukera mantendu egingo dela iragarri zuen Exekutiboak.
Legea aldatu arren, hotelek zein ostatuek beraien logelen ehuneko bat bezero erretzaileentzat gorde ditzakete, Gobernuaren zirriborroaren arabera.