Gizartea -

Uztailaren 6an

Buruhandi eta Erraldoien konpartsak botako du sanferminetako suziria

Manu Ganuza konpartsako presidenteak piztuko du Sanferminei hasiera emango dien txupinazoa. Yolanda Barcina (UPN) Iruñeko alkateak hartu du erabakia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Buruhandi eta Erraldoien konpartsak Sanferminetako txupinazoa botako du uztailaren 6an, gaur Udalak ohar batean jakinarazi duenez. Aurten, 150 urte bete ditu konpartsa honek.

Manu Ganuza konpartsako presidenteak piztuko du Sanferminei hasiera emango dien txupinazoa. Yolanda Barcina (UPN) Iruñeko alkateak hartu du erabakia.

Ganuza konpartsako burua izan da azken 20 urteetan, eta Europako erregina dantzan jartzen du. Lanbidez marmolaria eta erraldoi egilea da.

Legaldi honetan, Maite Esporrin (PSN), Uxue Barkos (Nafarroa Bai) eta Yolanda Barcinak piztu dituzte suziriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea