Gizartea -

Iruñean

Gazte bat espetxeratu dute adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik

Ezagun batek larderiaz egindako eraso sexualak salatu ditu adingabearen amak. Ustezko erasotzailea identifikatu eta epailearen aurrera eraman ostean, kartzelatu egin dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14 urteko adingabe bati ustez egindako sexu-erasoa egotzita, 21 urteko iruindar bat atxilotu du Foruzaingoko Brigada bateko agenteek joan den ostegunean. Ostiralean epailearen aurrera eraman, eta larunbat honetan espetxera bidali dute.

Joan den ostegunean jazoera salatu du adingabearen amak Belosoko polizia-etxean. Horren arabera, ezagun batek eraso sexuala egin dio haren 14 urteko alabari, larderiaz. Hori dela eta, ustezko erasotzailea identifikatu ostean, atxilotu egin dute.

Auzitegiko mediku batek adingabea artatu du. Horren emaitza, salaketa eta biktimaren testigantza kontuan hartuta, kartzelatu egin dute gaur, epailearen aginduz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Indarkeria matxista Espainian Gaurko azken orduko albistea