Gizartea -

Atxikitze-zentro batean

13 lagunek ihes egin dute Madrilgo atxikitze-zentro batetik

Poliziak hamahiru horietako lau atxilotu ditu. Urrian 30 bat atzerritarrek 11 orduko protesta egin zuten 'askatasuna eta duintasuna' eskatzeko.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, Madrilgo Aluche auzoan dagoen atzerritarrentzako atxikitze-zentro batetik ihes egin zuten 13 lagunetatik 4 atxilotu ditu Poliziak, antza denez, supermerkatu batean lapurreta egin nahian ari zirela.

Poliziaren iturriek gaineratu dutenez, Arganzuela barrutiko saltoki bateko atea behartzen ari zirenean harrapatu dituzte.

Alucheko atzerritarrentzako atxikitze-zentroa aurretik ere izan da albiste. Azaroaren 3an, bi lagunek ihes egin zuten bertatik, eta horietako bat geroago aurkitu zuten. Urrian, 30 bat lagunek 11 orduko protesta egin zuten 'askatasuna eta duintasuna' eskatzeko.

Iturri horien arabera, ihesa aurretik prestatu zuten. Atxikitze-zentroko kideek itzalaldia eragin zuten igande arratsaldean, instalazio elektriko bat sabotatu eta hesia gainditu ostean.

Zentroa zaintzen duten langileak ez ziren ihesaz konturatu, eta protesta bestelako gorabehera handirik gabe bukatu zen.

Poliziak operazioa abiatu du iheslariak aurkitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioaren albisteak Gizartea Eguneko albisteak Madril