Gizartea -

Asturias

21 hilabeteko umetxo bat hil da Oviedon, laugarren solairutik erorita

Antza denez, haurtxoa sukaldeko altzari batera igo zen eta, erorikoa izan aurretik, jostailuak bota zituen leihotik, zabalik baitzegoen.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 hilabeteko haurtxo bat hil da bart Oviedon, eraikin bateko laugarren solairutik behera erorita, Asturiasko Printzerriko Osasun Kontseilaritzak EFEri azaldu dionaren arabera.

Adingabea oso larri heldu zen Asturiasko Unibertsitate Ospitale Zentralera, istripu bat izan eta laugarren solairutik behera erori ostean, Poliziaren ikerketan ondorioztatu daitekeenez.

Antza denez, haurtxoa sukaldeko altzari batera igo zen eta, erorikoa izan aurretik, jostailuak bota zituen leihotik, zabalik baitzegoen, eta pertsiana erdi igota zegoelako.

Haurtxoaren ama (38 urte) etxebizitzan zegoen ezbeharra gertatu zenean, eta ospitalera eraman behar izan zuten antsietateak jota zegoelako.

Oviedoko Udaltzaingoak eta larrialdi zerbitzuak haurtxoa ospitalera eramateko lanetan kolaboratu zuten; zoritxarrez, handik ordu batzuetara hil egin zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Eguneko albisteak