Gizartea -

Drogak

Marihuana plantazio bat desegin dute Gipuzkoan

Poliziak kalamu elkarte bateko hiru kide atxilotu ditu, osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta.

Argazkia: Espainiako Polizia.
Argazkia: Espainiako Polizia.
Argazkia: Espainiako Polizia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak marihuana plantazio bat desegin eta 662 marihuana landare atzeman ditu Gipuzkoan, salaketa anonimo bati esker. Poliziak kalamu elkarte bateko hiru kide atxilotu ditu, osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta.

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Buruzagitzak ohar bidez jakinarazi duenez, industria-nabe batean droga plantazio bat egon zitekeela zioen salatzaileak.

Salaketaren berri jasotakoan hasitako ikerketari esker, industria-nabera hainbat aldiz joan ziren hiru pertsona identifikatu zituzten eta kalamu elkarte bateko kideak zirela egiaztatu zuten.

Aipaturiko industria-nabearen energia-kontsumo handia egiaztatutakoan, nabea eta kalamu elkartearen egoitza miatzeko baimena eskatu zion Poliziak epaileari.

Azaroaren 24an egindako miaketan, 662 marihuana landare, 116 gramo haxix, 19 gramo marihuana-loreen hautsa, 0,3 gramo kokaina, 1.673 euro eta plantazioa lantzeko eta droga pisatzeko tresnak eta salmenten inguruko oharrak atzeman zituzten.

Donostiako polizia-etxeko Polizia Judizialaren alorreko kideek egin dute ikerketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Drogak Gizartea albisteak Eguneko albisteak