Gizartea -
Galizia
35 kilo lehergailu atzeman dituzte Pontevedrako portuetan
400 detonagailu ere atzeman dituzte eta horiek inguraketa arrantzan erabiltzeko omen ziren. 12 itsasgizon atxilotu dituzte polizia operazioan.
Erredakzioa
Gutxienez hamabi pertsona, tartean marinelak, patroiak eta armadoreak atxilotu dituzte Vigoko eta Portonovoko portuetan (Pontevedra), eta 35 kilo lehergailu eta 400 detonagailu atzeman dituzte. Material hori inguraketa arrantzan erabiltzeko omen zen, Guardia Zibilaren Naturaren Babeserako Zerbitzuak jakinarazi duenez.
Atzo arratsaldean eta gauen burutu zituzten atxiloketak, eta une horretan, atxilotuak ez zeuden lehergailuak maneiatzen. Agenteek, halaber, sei itsasontzi miatu zituzten.
Orain, Vigoko eta Pontevedrako Guardia Zibilaren dependentzietan daude atxilotuak eta hurrengo orduetan, deklaratu egingo dute eta bihar epailearengana eramango omen dituzte.