Gizartea -

Elkartasuna

Jostailuak bilduko dituzte Bizkaian, babes sozialik gabeko umeentzat

Bizkaiko Gurutze Gorriak abian jarritako kanpainaren bidez 6.000 jostailu berri batu nahi dituzte, sexistak eta belikoak ez direnak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Gurutze Gorriak 'Euren eskubideak jokoan' kanpaina jarri du abian, zailtasun ekonomikoak dituzten familietako haurrek jostailuak izan ditzaten. Helburua 6.000 jostailu berri biltzea da, sexistak eta belikoak ez direnak.

Aurreko edizioan 5.824 jostailu batu zituzten 2.207 haurren gozamenerako.

Kanpainak RETAbet Bilbao Basketen eta Athletic Cluben babesa dauka. Bilbao Basketek datorren hilaren 7an, Montakit Fuenlabradaren aurkako partidan, emango du kanpainaren berri.

Athleticek, berriz, Racingen aurka abenduaren 22an izango duen norgehiagokarako sarrerak emango ditu, jostailu baten truke.

Bizkaiko Gurutze Gorriaren webgunea-n kontsultatu daitezke kanpainari buruzko xehetasunak. Jostailuak biltzeko tokiak, adibidez, hauek dira: Athletic Cluben denda ofizialak, Megaparkeko Toysrus denda, El Corte Ingles, Decathlon, Elkar, Juguettos, Ikea, Carrefour Erandio, Bilbon dagoen Erakundearen Boluntarioen bulegoa eta Portugaleteko, Durangoko, Getxoko, Zallako, Igorreko, Bermeoko, Mungiako, Gernikako eta Basauriko Gurutze Gorriko Batzarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gurutze Gorria argazkiak Gizartea Gaurko azken orduko albistea