Gizartea -

Mozioa

Belo osoa leku publikoetan debekatzea eskatu dio Senatuak Gobernuari

131 aldeko (PP, CiU eta UPN) eta 129 aurkako (PSOE, EAJ eta Entesa Catalana del Progres) bozekin onartu dute egitasmoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPNren eta CIUren azken uneko babesari esker, Senatuko osoko bilkurak, burka edo niqab bezalako belo osoak PPren mozioa onartu du. Horrela, leku publiko guztietan, toki guztiz erlijiozkoetan salbu, beloa debekatzea eskatu diote Exekutiboari.

Senatuaren mozioak, hain zuzen, "leku edo ekitaldi publikoetan beloa debekatzeko behar diren legezko eta araudiko erreformak egitea eskatzen dio Exekutiboari", hau da, "aurpegia guztiz estaltzen edo pertsonaren identifikazioa eta ikus-komunikazioa oztopatzen duten jantziak edo osagarriak" debekatzea.

131 aldeko (PP, CiU eta UPN) eta 129 aurkako (PSOE, EAJ eta Entesa Catalana del Progres) bozekin onartu dute talde parlamentario popularraren egitasmoa. Egun batetik bestera bere boza aldatu du CiUk

PSOEk bultzatu zuen eta talde guztiek babestu zuten zuzenketa bat sinatu zuen atzo CiUk. Bertan, belo osoaren gaiari "erantzun legal egokia" eskatzen zitzaion Exekutiboari. Horrez gain, komunitate musulmanekiko harremana, hezkuntza eta sentsibilizazioa sustatzea eskatzen zuten talde parlamentario guztiek, PPk salbu.

CiUk, hala eta guztiz ere, PPren mozioa babestu du gaur asteazkenean. Montserrat Candini CiUren bozeramaileak "jarrera aldatu" izana ukatu du. PSOEren proposamenak, zuzenean esan ez arren, "debekatzea" helburu zuela esan du eta bere taldeak "debekatzea oinarrizkotzat" jotzen duela argudiatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea