Gizartea -
Aurkezpena
Ertzaintzak uniformea aldatu, eta txapelaren ordez txanoa jantziko du
Balen kontrako txalekoa uniformearen parte bat izango da hemendik aurrera. Orain arte, ertzainek erosi behar zuten txalekoa eta ondoren, Herrizaingo sailak konpentsazioa ematen zien.
Erredakzioa
Ertzaintzak uniforme berria estreinatuko du datorren urtean. Alkandora zuriaren ordez, polo urdina eramango dute ertzainek, eta txapela desagertu eta txanoa agertuko da agenteen buruetan. Bulegoetako ertzainek egungo uniformea mantenduko dute.
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak aurkeztu ditu uniforme berriak, gaur goizean.
Guztira 4 milioi euro inbertitu ditu Herrizaingo Sailak Ertzaintzaren uniforme berrietan. Aldaketaren helburua, ertzainak hobeto babestea eta beraien lana erraztea.
Ohiko alkandora eta galtza urdin ilunak Ertzaintzaren bulegoetako agenteek eramango dituzte bakarri. Unitate berezien eta gala uniformeetan ere, aldaketarik ez da egongo.
Arropa berriak sua eta urarengandik babesteko material berriekin egindakoak dira. Ikurrina izango dute ezkerreko mahukan, eta aurrean ''Polizia'' hitza irakurri ahal izango da.
Txapela gorriaren ordez, bisera urdin iluna jantziko dute agenteek.
Horrez gain, balen kontrako txalekoa uniformearen parte bat izango da hemendik aurrera. Orain arte, ertzainek erosi behar zuten txalekoa eta ondoren, Herrizaingo sailak konpentsazioa ematen zien.
Orotara lau milioi euro gastatu ditu Jaurlaritzak. Hasiera batean, 3.500 ertzain inguruk aldatuko dute uniformea eta aldaketa txandaka egingo da urte amaieratik aurrera.