Gizartea -
NASArekin lankidetzan
Europak ez du aurrera atera asteroideak desbideratzeko programa
Ez du diru nahikoa lortu asteroide arriskutsuak desbideratzea bilatzen zuen proiektua finantzatu ahal izateko.
Agentziak | Erredakzioa
Europako Espazio Agentziako kide diren herrialdeek ez dute nahikoa diru lortu AIM Europako programaren garapena finantzatu ahal izateko. NASArekin batera elkarlanean zuten proiektua zen, eta asteroide arriskutsuak bere ibilbidetik desbideratzeko aukera ikertzea zuen helburu.
“Tamalez, ezin izan dugu nahikoa diru lortu AIMrentzat”, esan die Brigitte Zypries Alemaniako Ekonomia Ministerioko idazkariak eta espazio politikako koordinatzaileak komunikabideei.
Zypriesek azaldu duenez, espazio kontseilua bi egunez bildu da Lucernan, hainbat proiektutara zuzendutako 11.000 milioi euroko aurrekontua negoziatzeko. Horien artean AIMeko proiektua aurrera ateratzeko 100 milioi euroak zeuden, nahiz eta aurrerago finantzaketa gehiago lortu behar izango zuten, proiektuarekin jarraitu ahal izateko.
ESAren programa “bitxienetariko” bat dela nabarmendu du, Lurrean joko zuten asteroide arriskutsuak ekiditeko aukera irekiko zuelako.