Gizartea -

Gertaera

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Santurtziko portuko uretan

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 08:30ean jaso dute abisua, eta Gurutze Gorriak atera du gorpua uretatik.

Gurutze Gorria, Santurtziko hilotza berreskuratzeko operazioan. Argazkia: Bizkaiko Gurutze Gorria
Gurutze Gorria, Santurtziko hilotza berreskuratzeko operazioan. Argazkia: Bizkaiko Gurutze Gorria
Gurutze Gorria, Santurtziko hilotza berreskuratzeko operazioan. Argazkia: Bizkaiko Gurutze Gorria

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Santurtziko portuko uretan, astearte honetan. Gorpuak ez zuen inolako indarkeria zantzurik, eta, oraingoz, ez dakite zerk eragin duen heriotza, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakitera eman dionez.

08:30ean pertsona batek gorpua ikusi du uretan, eta Gurutze Gorriak atera du bertatik. 57 urteko gizonezko baten gorpua zen.

Gorpuak ez zuen inolako indarkeria zantzurik, eta autopsia egitera eraman dute, heriotza zerk eragin duen argitu ahal izateko.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi bideoak