Itxi

2016/12/07

17:25

Gizartea

Sansoheta

'Berehala jardun genuen, ustezko prostituzio-sarearen berri izatean'

Agentziak | Erredakzioa

Arabako arduradunek haien jarduna babestu dute, “oso argi” geratu delako Aldundiak “berehala” jokatu zuela, behin gaiaren berri izan ostean.

2:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak azaldu duenez, “oso argi” geratu da Aldundiak “berehala” jardun zuela foru erakundeak babestutako adingabeek jasandako ustezko prostituzio-sarearen berri izan ostean. Gonzalezek agerraldia egin du asteazken honetan, Batzar Nagusietan, sare horri buruzko informazioa emateko.

Gonzalezek eta Beatriz Artozabal Enplegu eta Politika Sozialen sailburuak (Gizarte Zerbitzuen foru diputatua zen sarearen berri izan zenean) agerraldia egin dute Batzorde Nagusietan, alderdiei gai honi buruzko azalpenak emateko.

Agerraldia ateak itxita egin dute, eta amaitzean, ahaldun nagusiak azalpen motza eman die kazetariei. Alderdiei “informazio osoa” eman zaiela nabarmendu du, eta izan ditzaketen “zalantza guztiak” argitu dituztela gaineratu du.

“Gai honetan Aldundiak berehala jardun zuela oso argi geratu da, eta jakin bezain laster maila guztietan neurriak hartu zituela, Ertzaintzari eta Fiskaltzari jakinarazi zitzaien, adingabeen trataerari zegozkion neurriak hartuz”, azpimarratu du.

Bestalde, Artozabalak adierazi du “hobetu daitekeela” gai honi dagokion guztia, baina epe motzean “unean berehala erabaki” zela zer egin esan du, “adingabeak babesteko asmoz”.

Azaroaren 12an jakin zen ustezko prostituzio-sarearen berri. Sansoheta zentroan gutxienez bederatzi pertsonari eragingo lioke. Arabako Aldundiaren menpe dago, gurasoei agindu judiziala kendu egin zitzaielako.

Erreakzioak

Batzar Nagusietan PP “oso kezkatuta” azaldu da, eta “iruzur egin diela” sentitzen du, eskainitako azalpenak ez direlako “nahikoak izan”. “Konpondu ez diren hainbat kontraesan” egon direla nabarmendu du.

EH Bilduren ustez, “jarduteko protokoloak bete” egin direla argi geratu da, “aurreko legealdian zeuden berberak dira”. “Erantzukizunak egonez gero, oraingo gobernuaren eta aurrekoaren artean banatu beharko liratezke”, gaineratu du.

Itsaso Roldan Podemoseko kideak adierazi du alderdiak bere esku dagoen guztia egingo duela egoera hau ez errepikatzeko, eta protokoloa berrikusi beharra dagoela azpimarratu du, egungo tresnak hobetzeaz gain, Aldundiaren kargu dauden pertsonen babesa bermatzeko.

esa bermatzeko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Araba
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;