Gizartea -

5 hilabeteko kartzela-zigorra

Twitterren Obamarena egin zuen 'pirata' zigortu egin dute

23 urteko François Cousteixek ez du helegitea jarriko epaitegiaren erabakiaren aurka, epaia irribarre batekin hartu baitu. Bi urteko espetxe-zigorra ezarri ahal izan diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2009an Barack Obama AEBetako presidentearen lekua hartu eta Twitter sare sozialean aritzea leporatu zioten "pirata" gazteari bost hilabeteko espetxe-zigorra ezarri dio gaur Frantziako Justiziak.

23 urteko François Cousteixek ez du Clemont-Ferrandeko (erdialdea) epaitegiaren erabakia errekurrituko, epaia irribarre batekin hartu baitu.

Hala ere, zigorra Fiskaltzak eskatutakoa baino gogorragoa da, izan ere, Ministerio Fiskalak bi hilabeteko kartzela-zigorra eskatu zuen. Baina delituagatik bi urteko espetxe-zigorra ezarri ahal izan diote auzipetuari. Britney Spears abeslaria eta Evan Williams ere ordezkatu ditu akusatuak.

Elektronikako lanbide heziketako diploma bat du gazteak. Ez zuela ezer hondatu argudiatu zuen auzitegiaren aurrean. Horrez gain, "ekintza prebentibo" bat izan zela defendatu zuen, pasahitzak aukeratzeko orduan "erabiltzaileak sentikor bihurtzeko".

Cousteix martxoaren 24an atxilotu zuten Frantziako eta AEBetako poliziek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea