Gizartea -

Hiru urte zaintzapean

'Rafita', Sandra Paloren hiltzaileetako bat, aske geratu da

Epaile batek ezarritako hiru urte zaintzapean egoteko agindua amaitu da. 2003an Rafita eta beste hiru lagun, adimen minusbaliotasuna zuen gaztea bortxatu, kotxeaz harrapatu eta hil zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Garcia Rafita aske geratu da epaile batek ezarritako hiru urteko zaintzapeko agindua amaitu ostean. Rafita, beste hiru lagunekin batera, Sandra Paloren hilketan parte hartu zuen, 2003an. Adimen minusbaliotasuna zuen gaztea bortxatu, kotxeaz harrapatu eta hil zuten.

2007ko ekainaren 27an, Rafita Carabancheleko Renasco adingabeen zentrotik atera zen, lau urteko barnerapena amaitu ostean. Zentroa utzi ostean, zaintzapeko askatasunean egon da hiltzailea.

Urte hauetan zehar, eta zaintzapeko askatasunean egon den bitartean, sei delitu leporatu dizkiote gazteari.

Sandra Paloren ama Maria del Mar Bermudez Sandra Paloren amaren ustez, Adingabeen Legea "egin zuten guztiek "dute Rafita aske geratzeko errua.

Maria del Marrentzat "hutsaren hurrengoa" da Sandraren hilketan parte hartu zuten lau gazteei ezarritako zigorrak, "opor batzuk baino ez dira izan", adierazi du.

2003ko maiatzaren 17an Rafita, beste bi adingabe eta 18 urteko beste gazte bat Sandra Palo kotxe batean sartu zuten. Sandra 22 urte zituen eta adimen minusbaliotasuna. Lau gazteek Sandra bortxatu zuten, autoarekin hainbatetan harrapatu zuten eta azkenik, su eman zioten, hil zen arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea