Gizartea -

Telebista

Nafarroako Parlamentuak ETB LTDn ikustea eskatu du

NaBaik bultzatutako proposamenak PSNren, CDNren eta NEBren babesa jaso du; UPNk, berriz, kontrako botoa eman du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak NaBaik egindako proposamen bat onartu du, ETB Lurreko Telebista Digitalean ikusi ahal izatea helburu, Nafarroako Gobernuari Jaurlaritzarekin egiten ari den negoziaketak "erraztea" eskatzeko.

EAEko eta Nafarroako gobernuek uztailaren 3an sinatu zuten lankidetza hitzarmenaren protokolo orokorra aipatzen du NaBaik argudio gisa. Izan ere, LTDz ETB 1 eta ETB 2 ikusteko aukera adostu zuten, baina "ia urtebete igaro ostean, oraindik ez da horrela, kostuaren banaketagatik".

Akordioaren beste puntu batean ETB 3 eta ETB SAT, "aurki ETB 4 bihurtuko dena", Nafarroako LTDn ikusi ahal izateko aukera negoziatzea eskatu diote Sanzen Gobernuari, aipatu protokolotik kanpo dauden arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea