Gizartea -

Jazoera

Gizon bat atxilotu dute Bilbon beste gizon bat sastatzea leporatuta

32 urteko gizonezkoa lapurreta egiten saiatu da, labana zeramala. Biktimak aurre egin dio, eta bi sastada jaso ditu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 32 urteko gizonezko bat atxilotu du goizalde honetan Bilbon, indarkeriaz egindako lapurreta egotzita, biktima laban batekin sastatu eta bi zauri eragin ostean, Ertzaintzak berak jakinarazi duenez.

Jazoera 05:30ak aldera gertatu da, Abandoko auzoan. Herritar batek Ertzaintzari deitu dio, lapurreta egiten saiatu den gizonezko bat atxikituta zutela esanez. Bertara heltzean, biktimari lagundu dioten hiru gizonezkok ustezko erasotzailea atxikituta zutela ikusi dute ertzainek.

Biktima artatzeko anbulantzia eskatu dute, Basurtuko Ospitalera eramateko asmoz, omoplato inguruan arma zuriz eragindako bi zauri zituelako.

Lekukoen arabera, atxilotua lapurtzen saiatu da, labana zeramala. Biktimak aurre egin dio, eta bi sastada jaso ditu.

Ertzaintzak arma aurkitu du edukiontzi batean: 10 zentimetroko luzeera duen arma da, eta odol arrastoak zituen. Gauzak horrela, agenteek ustezko erasotzailea atxilotu dute, indarkeriaz egindako lapurreta leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Ertzaintza Gaurko azken ordukoa