Gizartea -
Gertaera Iruñean
Hiru atxilotu Iruñean, tratu txarrak eman eta Polizia jotzea egotzita
Liskarra Iruñeako Gaztelu Plazan gertatu da, kalez jantzitako hainbat polizia inguruko tabernak zaintzen ari zirela.
Agentziak | Erredakzioa
Foruzaingoak hiru gazte atxilotu ditu igande goizaldean Iruñean, mutil bat eta bi neska, agintearen kontrako atentatua egin izana egotzita. Antza denez, tratu txarren kasu bati aurre egiten ari ziren agenteei eraso egin diete atxilotuek.
Ohar batean adierazi dutenez, Iruñeako Gaztelu Plazan jazo da gertaera, kalez jantzitako zenbait agente inguruko tabernak zaintzen ari zirela.
Gazte bat emakume bati jotzen ari zela ikusita, polizia gisa identifikatu eta liskarra sortu da. Atxilotutako gazteek poliziei jo egin diete. Horrez gain, aginteko agenteei aurre egitea eta desobedientzia delitua egotzi diete.
32 urteko gizon iruñar bat atxilotu dute, eta honi tratu txarrak ematea ere leporatu diote. Bestalde, 37 eta 34 urteko bi neska ere atxilo hartu dituzte.
Hirurak Belosoko polizia-etxera eraman dituzte, eta kasua guardiako epaitegi baten esku utzi dute.