Gizartea -
Ibargoitin (Nafarroa)
Istripua eragin eta alkohol-tasa hirukoizteagatik inputatu dute
Zangozako 39 urteko gizonezkoak ihes egin du, istripua izan ondoren. Bide-segurtasunarekin lotutako delitua egotzi dio Foruzaingoak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zangozako 39 urteko bizilagun bat inputatu du Foruzaingoak auto-istripu bat eragin, bertatik ihes egin eta alkohol-tasa hirukoizteagatik.
Elo udalerrian, A-21 errepidean, berak zeraman norabide berean zihoan beste ibilgailu batekin talka egin du. Auto horren gidariak ohartarazi du Foruzaingoa, istripua eragin duen gidariak ihes egin baitu istripua izan eta gero.
Foruzaingoak jakitera eman duenez, Zangozako polizia-etxeko patruila batek Rocaforteko biribilgunean (NA-127) ikusi eta geldiarazi du iheslaria. Geroago, polizia-etxera eraman dute gizonezkoa, istripua argitzera. Gainera, bide-segurtasunarekin lotutako delitua egotzi diote.