Gizartea -
Baita ahabi eta mahatsetan ere
Ardo beltzak ikusmenerako propietate sendatzaileak ditu
Esperimentuak saguen erretinetan egin dira eta emaitzen arabera, ardo beltzak itsumena eragin dezaketen gaixotasunei zuzendutako sendabideak eratzeko balio du.
Erredakzioa
Ardo beltzak begi-gaixotasunak senda ditzake. Mahatsetan, ahabietan eta beste hainbat landaretan ere agertzen den osagai jakin batek erretinan zauritutako odol-hodiek eragindako begi-gaixotasunak senda ditzake, Washington Unibertsitateko Medikuntza Fakultateak eginiko ikerlan baten arabera.
Osagai bereziak "resveratrol" du izena eta ardoa edateko arrazoi bat gehitzen du, aipatu unibertsitateko ikerleek garatutako lanean ondorioztatu dutenez, American Journal of Pathology aldizkariko uztaileko edizioan argitaratuko dena.
Zahartze prozesuaren kontra dituen zenbait osagaik terapia berrien sorkuntzan lagundu dezakete, hala nola, itsumena, erretinako diabetesa edo adinaren berezkoa den makulako degenerazioa bezalako gaixotasunak ekiditeko.
Rajendra S. Apte adituaren arabera, ikerlanek gaixotasun hauei terapia berriak ezartzeko modu berriak identifikatzea egin dute posible, saguen odol-hodiekin egindako esperimentuei esker. Ikerkuntzaren finantzaketa Osasun Institutuko Ikusmenaren Institutu Nazionalak eta itsumenarekin eta beste begi-arazo batzuekin erlazionatutako organizazioen esku geratu da.