Gizartea -
Trenbide-zapalkuntza
Castelldefelsen gertatutako istripuko heriotzak 12ra jaitsi dira
Lehenago hildako kopurua 13 zen. Bere aldetik, Jose Blanco Ministroak ziurtatu duenez istripua 'zuhurgabetasunaren eraginez' gertatu da.
Erredakzioa
Montserrat Tura Justizia Sailburuak jakinarazi duenez, 12 biktimetako 11 identifikatu dira dagoeneko, eta 30 urteko errumaniar emakume baten ADN frogen baieztapenaren zain daude guztien identifikazioarekin buaktzeko. Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenak (KJAG) adierazi duenez, San Juan gauean Castelldefelsen gertatutako istripuan hildakoak 12 izan dira eta ez 13, hasieran adierazi zuten moduan. Zaurituen artean bi pertsona oso larri daude, beste bi larri baina egonkor daude eta gainontzeko sei pertsonek zauri arinak dituzte.
Dirudienez, istripuaren arrazoia trenak zapaldutako gorpuen egoera kaskarra izan da. Montserrat Tura Justizia Sailburuak asierazi duenez, Catelldefelsen gertatutakoistripuan egon diren 12 biktimetako 11 identifikatu dituzte dagoeneko. Azkenik,30 urteko emakume errumaniar batenADN identifikazio frogen zain daude, 12ak identifikatuta izateko. HorretarakoInterpol eta autoritate errumaniarren laguntza eskatu da.
Jose Blanco Sustapen ministroak adierazi duenez, Castelldefelseko tren istripuaren inguruko ikerketen emaitzen "aurrerapenen" arabera, ezbeharra "zuhurtzigabekeria" baten ondorioa izan zen.
"Zuhurtzigabekeria batek eragin du ezbeharra", azpimarratu du ministroak hedabideei egindako adierazpenetan, Vilar de Barrion egin den AVE treneko Lubian-Ourense hastiaren aurkezpen ekitaldian.
Zaurituen inguruko datuak
San Juan gauan Castelldefels Platja tren geltokiko istripuan zauritutakoak Kataluniako ospitaleetan daude eta, antza, onera egin dute. Halaber, bi pertsonak larri jarraitzen dute, beste bi larri baina egonkorrago eta beste seik zauri arinak dituzte.
Bellvitgeko ospitalean dauden emakumeak larri egoteari utzi diote. 25 urteko neska batek pelbisa hautsi du eta bestea, 18 urteko gazte batek, tibia eta peronea hautsi ditu eta zauri bat dauka buruan.