Gizartea -

Segovia

Jihadismoagatik atxilotutako GALeko kide ohia, immolatzeko prest

Daniel Fernandez Aceñak talde terrorista baten izenean ekintza suizida bat burutzeko prest zegoela argitu du ikerketak.

Daniel Fernandez Aceña. Argazkia: EFE
Daniel Fernandez Aceña. Argazkia: EFE
Daniel Fernandez Aceña. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Daniel Fernandez Aceñak -jihadismoagatik atxilotutako GALeko kide ohiak- immolatzeko asmoa zuela esan du Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak. Poliziak azaroan atzeman zituen telefono deietan “akziora pasatzeko asmoa” zuela argi utzi zuen Fernandez Aceñak. 1984an Jean Pierre Leiba trenbideetako langilea hil zuen GALeko kide ohiak, Hendaian. Guardia Zibilak abenduaren 13an atxilotu zuten, jihadismoarekin lotura zuelakoan.

Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak eman duen epaian irakurri daitekeenez, Segovian bizi zen iruindarra Afganistanera, Siriara eta Palestinara joandakoa da. Bidaiotan muturreko jihadismoan trebatu eta ekintza suizidak egiteko prest azaldu zen. Hala, mendebaldeko emakumeak gorroto izatera iritsi zen.

Lamelak baldintzarik gabeko espetxera bidali du Fernandez Aceña, terrorismoa delitua leporatuta. Epailearen arabera, 2016ko abuztuan talde terrorista baten izenean ekintza suizida bat burutzeko prest zegoela argitu du ikerketak. Epaian irakurri daitekeenez, ekintza terrorista Segovian gauzatzeko asmoa zuen GALeko kide ohiak.

Era berean, Facebook, Twitter edota Badoo bezalako sare sozialetan propaganda jihadista mordoa partekatzen zuela nabarmentzen du epaiak. Gainera, atentatu bat egiteko bitartekoak bilatzen saiatu zen eta aurrekari polizialak zituzten delitugileekin harremanetan jartzen saiatu zen azkenaldian.

Autobus batean immolatzeko asmoa

Ildo horretatik, Fernandez Aceña jihadistekin harremanetan egon dela argitzen du epaiak. Orain, Segoviako autobus batean atentatu bat egiteko prest zegoen, paradisuan sartu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Jihadismoa Irun bideoak Gaurko azken orduko albistea