Gizartea -
44 hileko espetxealdia
Gaur epaituko dute Erdogani zapata bat jaurti zion gazte kurdua
Zapata bat jaurti eta 'gora Kurdistan', 'kriminal' eta 'hiltzaile' oihukatu zion. Nazioarteko komunitatearen eta autoritatearen kontra atentatzea eta erresistentzia agertzea egozten diote.
Erredakzioa
Sevillako zigor arloko 11. epaitegiak Hokman Joma epaituko du gaur, iragan den otsailaren 22an Sevillako udaletxetik ateratzen ari zela Turkiako lehen ministroari, Recep Tayyip Erdogani, zapata bat jaurti zion gazte kurdua. Erdoganek 2009ko Sevillako Kultura-arteko NODO Fundazioko saria jaso berri zuen ezbeharra gertatu zenean, eta bere auto ofizialerako bidean zegoen.
Ahozko ikustaldia 12:45etatik aurrera izango da eta bertan Ministerio Publikoak hiru urte eta zortzi hilabeteko kartzela-zigorra eskatuko du nazioarteko komunitatearen eta autoritatearen kontra atentatzeagatik, baita erresistentzia agertzeagatik ere.
Defentsak orain presondegian behin-behinean dagoen akusatuaren askapena eskatuko du, Sevillako 11. Instrukzio Epaitegiak eta Auzitegi Gorenak askapen eskakizuna ezeztatu ostean, ekintzen "larritasuna" eta ihesari emateko arriskua zirela-eta.
Ministerio Publikoak idatzizko akusazioan azaltzen duenez, 2010eko otsailaren 22an, 22:15ak zirela, akusatua Sevillako Plaza Berritiko inguruetan zegoela Udaletxeko aterantz abiatu zen, bertan Erdogan lehen ministroa zegoen.
Behin hurbiltasuna lortuta, akusatuak soinean zeraman zapata bat erantzi zuela gehitzen da idatzian. Bertan esaten denaren arabera, "eraso zuenaren osotasun fisikoa kaltetzeko asmoz eta bere aurka jaurti zuen nahiz eta heldu ez", aldi berean, "Gora Kurdistan", "kriminal" edo "hiltzaile" bezalako hitzak oihu egin zizkion.