Gizartea -

Operazioa

Hiru atxilotu, haur pornografia bideoak partekatzeagatik

Internet bidez egin dute, eta Guardia Zibilak eta eduki pornografikoa duten 5.800 artxibo atzeman ditu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak hiru gizon atxilotu ditu Bartzelonan, Vila-secan (Tarragona) eta Las Palmasen (Kanaria Handikoa), internet bidez haur pornografia bideoak partekatzeagatik. Eduki pornografikoak dituzten 5.800 artxibo atzeman ditu Guardia Zibilak.

Guardia Zibilaren arabera, atxiloketak bizilagun batek emandako abisuaren ostean burutu dituzten. Izan ere, Emule programaren bidez bideo bat deskargatu eta haur pornografia dela salatu du.

Bideo hori nork deskargatu duen ikertu eta gero, hiru gizonek egin dutela ikusi dute (39, 46 eta 61 urte), Vila-secan (Tarragona), Bartzelonan eta Las Palmasen (Kanaria Handikoa), hurrenez hurren.

Bestalde, lau etxebizitza miatu dituzte hiru hiri horietan eta Vigon (Pontevedra). Haur pornografia duten 5.800 artxibo, hiru ordenagailu, tablet bat, eta hiru memoria-arkatz eta bost memoria-txartel atzeman zituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona bideoak Delituak Gizartea Albisteak Nerabezaroa albisteak