Gizartea -

Gertakaria

Atxilotu bat Iruñean, gizon bati lesioak eragiteagatik

Biktima lurrean aurkitu zuten foruzainek, sudurretik odoletan eta aurpegian kolpatuta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak gizon bat atxilotu du, beste bati lesioak eragitea leporatuta. Gertakaria Iruñea erdiguneko taberna baten kanpoaldean jazo da, atxilotuak gizon bat jo ostean. Biktima ospitalera eraman behar izan dute.

Foru-zaingoaren esanetan, hainbat hiritarrek eman dute erasoaren abisua, erdiguneko taberna baten kanpoaldean erasoa ikusi dutenean. Agenteek segituan banandu dituzte bi gizonak. Biktima lurrean zegoen, sudurretik odoletan eta aurpegia kolpatuta. Ezin zuen altxa eta orientazioa galdu du.

Agenteek ustezko erasotzaileari zer gertatu den galdetu diotenean, biktimak haserrarazi duela esan du, nahiz eta azkenean onartu duen zenbait kolpe eman dizkiola.

Hori dela eta, lesioak eragin izana egotzita atxilotu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Gizartea bideoak Eguneko albisteak