Gizartea -
Istripua
Auto batek su hartu du AP-68an, Orozko parean
Horrez gain, ilarak izan dira Bilbon, San Mameseko sarbidean, Bizkaiko zahar-etxeen langileek deitutako protestak tarteko.
EITB.EUS
Auto batek su hartu du AP-68 autobidean, Orozko parean eta Zaragozarako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Iturrion arabera, autoak matxura mekanikoa izan, eta su hartu du. Eskuineko erreia itxi behar izan dute, ibilgailua bidetik kentzeko. Suhiltzaileek amatatu dute sutea.
Zorionez, ez da inor zauritu.
Istripu honez gain, auto-ilarak izan dira Bilbon, San Mameseko sarbidean. Bizkaiko zahar-etxeetako langileak greban daude, eta protestak egin dituzte Bizkaiko hiriburuan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea